ZUBI BAT SUKALDERA (ErriGora)

Martxoaren 6tik 20ra jasoko ditugu eskaerak, online zein eskuorri bidez. Martxoaren 22rako eskaera guztiak Errigoraren web guneko plataforman erregistratuta egon beharko dira. Aurretiaz jakinarazitako erabiltzaile eta pasahitzak erabiliz, errigora.eus/sartu helbidean sartu beharko da horretarako. Eskaerak jasotzeko bi era egongo dira: taldeka, eskaera guztien datuak sartuz ala, banaka, eskaera bakoitzaren informazioa sartuz. Informazioa taldeka jasoz gero, eskuorriak tokian tokiko Errigorako ardunadunari helarazi beharko zaizkio (datu babeserako legea betetzeko ezarritako irizpideak betez), edozein kasutan eskuorrietako informazioa jasotzea ezinbestekoa baita, ekainerako kontsumitzaileei kontserba-loteen eskaera eta jasotzeko egun eta ordua gogorarazteko.

Erentzun Ikastolan eskaera egin dezakezu martxoaren 20ak baino lehen.
kontserbak-slide_1
Errigorako eskaerak

XXXI. Vianako Artisautza Azokako Egitaraua

Martxoak 21, asteazkena.

20:00etan Kultur Etxean. “Viana Hiriko Artisautza Azokako X. kartel lehiaketaren” sari banaketa. Jarraian gosegarria, etxeko mokaua.

Martxoaren 21etik, asteazkena, 25arte, igandea.

Erakusketa Kultur Etxean. Francisco Navarro Villoslada bere berrehungarren urteurrenean eta Vianako beste egile batzuk.
Asteazkena, osteguna eta ostirala: 18:00etatik 20:00etara. Larunbata: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Igandea: 12:00etatik 14:00etara.

Martxoak 24, larunbata.

17:00etatik aurrera. Foru Enparantzan.
Haurrentzako herri jolasak “Gazte Berri” gazte kolektiboaren eskutik. Askari herrikoia.

Martxoak 25, igandea.

11:00etan Foru Enparantzan. “Viana Hiria” XXXI. Artisautza Azokaren inaugurazio ekitaldia agintari eta antolatzaileen eskutik. “Erentzungo Eskortak” sarriaren banaketa.

12:30ean Coso Enparantzan. “Erentzun Dantza Taldea”-ren emanaldia.

Goiz osoan zehar Foru Enparantzan: -Vianako Erentzun Ikastolako hezkuntza proiektuaren informazio postua. -Tiketak uzteko gutunontzia, artisauen hiru produktu-sortako zozketarako. Goiz osoan zehar Coso Enparantzan: -Txistorra pintxoak, txotxerako sagardoa eta ardoa Artisautza Azokako txosnan. -Umeentzat tailerrak: eskulanak, buztinlari tornua, malabarrak eta zaldiko-maldiko ekologikoa.
-Mintegiko kimu batetik bonsai bateko eraketako erakustaldi praktikoa, “Asociación Bonsái Rioja”-ren eskutik.

Artisauak:
60 artisau baino gehiago, Viana, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Errioxa, Aragoi…
Tradiziozko lanbideak: otarregile, beira, harria, egur tailua, bitxigintza, zeramika…

Eskuz egindako elikadura produktuak:
Hainbat postu elikagai goxoekin, gazta, eztia, patea, hestebeteak, txokolatea, euskal pastela, mermelada, kontserbak… Musika animazioa eta emanaldiak:
Txalaparta, Vianako dultzaina eta danbor eskola, Vianako Gazte Berri Txaranga eta Amorebietako Joaldunak.

15:00etan Bazkari herrikoia. Erentzun Ikastola apuntatu.