XXVI. Artisautza Azokaren aurkezpena

Aurten ere, Artisautza Azoka gure hirira itzuli da, berriro gure kaleak musikaz, zalapartaz, artisauz ete jendez betez. Aurreko aldian gure Azokako zutaberik garrantzitsuena omendu nahi izan genuen: beren postuekin hiria berotasunez eta kolorez apaintzera datozen artisauak, hain zuzen ere. Ezkuz egindako lanik onenak eskaintzen dizkigute hauek, guk gozatu ahal izateko.
Agur bero bat bidali nahi diogu José Fernández Coll-ri, San Adriango upelgileari. Aurten ezin da gurekin egon ebakuntza kirurgikoa izan duelako.


Sakatu hemen irratirako iragarpen entzuteko
.
Aurtengo aldian, Azokarendako funtsezkoa den beste zutabea eskertu nahi dugu: Babesleak. Erakundeetatik hasita, espero denez, kultur ekintzak bultzatuz bete beharreko papera egiten dutelako. Era berean, gure herriko enpresak, krisaldi honetan laguntza mantentzeko ahalegina egiten dutelako; eta azkenik eta berezki, negozio txikiak. Jaso dezatela gure esker ona, nahiz eta bizi ditugun garaiak gogorrak izan, gure ondoan jarraitzen baidute Artisautza Azoka bultzatzen.
Bukatzeko, jende guztiari dei hau egin nahi genioke: bertako eta inguruko saltoki txikiak gure hiria bizirik mantentzen dutenak dira, lana ematen digute, produktu onak ekartzen dizkigute eta tratu hurbila eskaintzen digute. Ez diezaiegun huts egin!


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>