Laister KORRIKA izango dugu. Aurten ere, Arabar Errioxatik pasatuko ez denez, lan talde polit bat elkartu da, non Arabar Errioxako eragile ezberdinak elkartuta dauden, eta korrika alternatibo bat antolatu dute: “Arabar Errioxako Korrika”.
Martxoaren 23an izango da. “Gure” Korrika bi zutabetan hasiko da: Vianan eta Bastidan. Biasterin elkartuko gara denok elkarrekin Eltziegora heltzeko, bertan izugarrizko jaia antolatuta egongo da Arabar Errioxako euskaldun eta euskalzale guztiok disfrutatzekoa.
Vianan, Foru Enparantzan bilduko gara goizeko 9:15etan Korrikaren aldeko manifestua irakurtzeko. 9:30etan Korrikaren hasiera Vianako kaleetatik, eskukoa Moretaraino eramanez.