2013ko Agate deuna

Usadiori jarraituz, joan den otsailaren 4an, Erentzun ikastolak Agate deunaren bezpera ospatu zuen, herriko kalez kale abesten. 11:00etan, jendea elkartu zen, taldean, Nagusien egoitzara joateko, non lehenengo koplak abestu zizkien nagusiei. Ondoren ibilbidea egin zuten, alde zaharrean zehar, Foru enparantzan amaituz. Hantxe, Ricardo Campano ikastetxeko taldearekin bat egin zuten, elkarrekin azken koplak abesteko.

Arratsaldean, ekitaldi nagusia ospatu zuten, Erentzun fundazioak ere kalejira antolatu baitzuen, eta 17:30etatik aurrera helduak  zein haurrak batu ziren. Ekitaldia Oroz plazan hasi zen, bizkotxo eta txokolate  banaketarekin. Hantxe bertan, kanten letrarekin hainbat orri banatu ondoren, lehenengo koplak entzun ziren. 100 bat lagun elkartu ziren, ibilbideari hasiera emateko, trikitiak eta panderoak lagunduta; bost leku jakinetan geldialdiak egin zituzten, non tabernetako jabeek otordua eskaini zieten kantariei. Abestiek agape ederra jaso zuten: txorizoa –sagardo erara–, ardoa, sagardoa, freskagarriak, fruitu lehorrak, haurrentzako litxarreriak, baita galletak ere.

20:00ak aldera, berriz ere Foru enparantzan, festa amaitutzat jo zuten, azken abestiekin batera. Eguraldiak lagunduta, parte hartze handia izan zen. Oso balantze positiboa egin zuen antolatzaileak.

Datorren urtean, berriro ospatuko dugu, gutxi gorabehera proposamen bera eginda.


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>