“Zeuk hautatu: zeuk erabaki” 2013

Aurten ere, Erentzun fundazioak proiektu bat aurkeztu du Caja Navarrako “Tú eliges: tú decides” programan.
Aurreko urteetako proiektu berarekin jarraitzen dugu, hau da, giza ospakizun-aretoa eta kultur sustapena.
18 urte baino gehiago badituzu eta Nafarroan erroldatuta bazaude, gure proiektua hautatu ahalko duzu. Caja Navarrak 10 euro emango ditu, proiektu hori hautatzen duen lagun bakoitzeko. Ez da beharrezkoa Caja Navarrako bezeroa izatea, ezta La Caixakoa ere.

Dagoeneko proiekturik aukeratu ez baduzue, garaiz zabiltzate oraindik, martxoaren 30ean amaitzen da-eta epea. Beste proiekturen bat jadanik aukeratu baduzue, aldatu ahal duzue: gurea aukeratu baino ez duzue egin behar.

Proiektuaren hautaketa egiteko bi metodo daude:

1.- Nortasun-agiri elektronikoa baduzu, bete ezazu web orrialdean agertzen den inprimakia, eta sar ezazu kontrol-kodea (proiektuaren zenbakia)

2.- Nortasun-agiri elektronikorik ez baduzu, webgunean agertzen den inprimakia deskarga eta inprima ezazu, eta eraman Erentzun ikastolara. Nahi baduzu, inprimaki inprimatua jaso ahal duzu ikastolaren atarian, non hainbat ale utziko ditugun.

Hau da dokumentua: http://erentzunfundazioa.org/wp-content/uploads/2013/01/Hoja-Eleccion1.pdf

Ez ahaztu inprimakiak hartzeaz, eta birbidali senideei zein ezagun eta adiskideei. Zalantzarik baduzue, galdetu ikastolako idazkaritza.

Aldez aurretik, Erentzun fundazioak esker onak ematen dizkizue zuen laguntza eta kolaborazioagatik

Eskerrik asko.


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>