KARTEL LEHIAKETA XXVI. Vianako artisautza azoka

 

Erentzun Fundazioak, 2013ko martxoaren 24an ospatuko den Viana Hiriko XXVI. Artisautza Azokarako V. kartel lehiaketaren deialdia zabaldu du.

Bi maila egongo dira:

1.- HELDUAK: 14 urtetik gorako pertsonentzat zuzendua.
Maila honetako irabazlearen kartela, 2013ko XXVI. Artisautza Azokaren berri emango duen kartel irabazlea izango da.
Kartel honen egilea Vianako Casa Armendariz Sagardotegian lau pertsonentzako afariarekin saritua izango da.

2.- GAZTETXOAK: 14 urte baino gutxiagokoentzat zuzendua.
Irabazlea, Senda Viva parkerako lau sarrerekin saritua izango da.

Bi mailetan derrigorrez agertu beharko den testua hau izango da:

“XXVI FERIA DE ARTESANIA CIUDAD DE VIANA”
“VIANA HIRIA XXVI. ARTISAUTZA AZOKA”

Kartelen aurkezpenerako tamaina derrigorrez, gazteen kasuan 210mm x 297mm-koa, (A4), izan beharko da eta helduen kasuan 420mm x 297mm, (A3), gainazal sendo baten gainean aurkeztu beharko da.
Kartelak aurkezteko epea 2013ko otsailaren 8an bukatuko da, 13:00ean.
Lehiaketa honen oinarriak Erentzun Fundazioko Idazkaritzan daude interesatuen eskuetara, Kueto bidea z/g, Viana, (Tfno: 948446265 – 662544916)

BASES_CONCURSO_CARTEL_2013.pdf


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>