Azokaren sari banaketa

Kupoia bete zuten erosleen artean, artisauek emandako 4 produktu-sorta zozkatu ziren. Azokan salgai egon ziren hainbat produktuk osatzen zuten sorta horiek. Salerosketak suspertzeko asmoz, erosketa bakoitzarekin batera, saltzaileek kupoi batean eroslearen izen-abizenak eta telefonoa apuntatzen zuten.  Azokaren amaieran, jasotako kupoien artean zozketa egin zen.

Sariak bertoko bi erosleei suertatu zitzaien baita inguruko herrietako bi bisitariei ere. Argazkietan azokako koordinatzailea agertzen da sariak banatzen (argazki bat falta da).

Lerro hauetatik, zorionak helarazi nahi diegu saritutakoei eta, bereziki, gure esker onak kolaboratzaileei eta artisauei haien produktuengatik.

Haien artean bat goraipatu nahi dugu bereziki , Floren Andueza, Nafarroako Iberokoa, opari berezi bat egin zigulako: itxurazko zezentxoa, entzierro txikiak egiteko. Vianako haurrek horrekin gozatuko dute garai batean nagusiok eginten genuen moduan, benetako entzierro txiki historiko haietan.
Eskerrik asko denoi.

Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>