2012ko “Erentzun artegiak” esker ona

Artisautza-azokak euskal kultura eta usadioa kaleratu ditu, gure hizkuntzaren normalizazioa bultzatzeko.
Aurten, esker ona eman nahi izan diegu azokaren protagonistei: artisauei. 25 urte igaro ondoren, eskulangile-mota asko ikusi ditugu: aspaldi-aspaldi egiten zuten bezala dihardute batzuek, bilakaerarik gabe edo gutxi bilakaturik; beste batzuk desagertutako lanbide tradizionalak dira; badaude bilakatu eta garai berrietara egokitzen asmatu dutenak ere; eta, azkenik, berriak agertu dira, artisau-ekoizpenaren printzipioei eutsi eta gaurko gizartearen eskaerara egokitzen direnak.
Horien guztien artean, eta horien ordezkari, bertoko artisau bat hautatu dugu, urte askotan zehar Azokan aritu dena; gaur egun, adinagatik, azokan bere ofizioa erakutsi ezin badigu ere, urtero Artisautza-azokaz gozatzen jarraitzen duena.
“Erentzun artegiak” sariaren emate honetaz, esker onak eman nahi dizkiegu 25 urteotan bisitatu gaituzten eskarmetu handiko artisau guztiei. Nicolás Duque Larrión “Trantran”engan pertsonalizatu dugu, gurekin daudenetako artisaurik zaharrena izateagatik.
Esker anitz, bai zuri eta bai artisau guztiei, zuen artisau-postuez gozatzeko aukera emateagatik eta lanbide horiek guztiak erakusteagatik, gure bilobek argazkietan baino ikusiko ez dituztenak.

Viana, 2012ko apirilaren 1


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>