Erakusketa: Francisco Navarro Villoslada bere bigarren mendeurrenean

Francisco Navarro Villoslada

 

Aurten, Francisco Navarro Villoslada idazle vianatarra jaio zenetik bi mende betetzen dira. San Pedro kalean jaio zen 1818ko urriaren 9an, eta 77 urteekin hil zen etxe berean, bizitza bizia izan ondoren. Joan den mendean, kale nagusiaren zati honi Villosladaren izena jarri zioten, eta mende honen hasieran bere jaioetxea udal liburutegi bilakatu zen. Bere izena eramaten duen kaleko 22. zenbakiko fatxadan, efemeride hau gogoratzen duen plaka bat irakur daiteke.

Compostelan ikasi ostean, guda karlistan, alde isabelinoan zerbitzatzea egokitu zitzaion, Geroago Madrilen kokatu zen, non bere bizitza literario eta politikoa oso eraginkorra izan zen. Ondorengo gatazkan aurkako taldearekin parte hartu zuen, karlista erregegaiaren idazkari pertsonala izatera heldu arte.

Bere lan literarioa Amaia edo euskaldunak VIII. mendean liburuan dauka adierazgarririk onena, 1879. urtean bukatu zuen nobela historikoa, baina oso ugariak dira prentsa artikuluak, hala nola beste nobela historikoak ere.

Gaur egun, etxe horretan liburutegiko erabiltzaileak bizi izaten dira irakurtzen, Iñaki Suso arduradunaren eskutik. Iñakik kultur etxean bisitatu daitekeen esposaketa bikaina prestatu du.


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>