Ekainaren 4an, ostirala, Julian Iantzi Mitxelena aurkezle ezaguna, gurekin izango dugu, euskararen inguruko hitzaldia ematera etorriko delako Vianara. Euskararekin duen harremana, noiz eta nola ikasi zuen eta berarentzat duen garrantzia azalduko digu.