Auzolan

Etimologia aldetik, auzolan euskal hitzak auzokoek egindako lana adierazten du. Gure eskualdean, Erribera Garaian, gaztelaniazko “a vereda” esamoldearen baliokidea da, hau da, bertokoei ezer egiteko deialdia, bide berean edo distantzia laburra egoteagatik eta denen interesa izateagatik.

 

Itxuraz, auzolan ekintzak dagoeneko galdu egin dira gure hirian. Ermita bat, sail ureztatuak, edo bide bat konpontzeko lan komunak egiteko ez da jadanik deialdirik egiten: gaur egun teknikariei ematen zaizkie horrelako lanak, eta proportzionalki kobratzen zaie onuradunei.

 

Baina egiaz bai irauten du, eta adibiderik argiena iaz ikusi genuen: Nafarroa Oinez. Zalantzarik gabe, gure herrialdean egiten den auzolanik handienetakoa da. Joan den urtean, xede baten alde eta interesik gabe, 1.500 lagun baino gehiagok bertan lan egin zuten. Gehienok Vianakoak, Lodosakoak eta bertoko herrietakoak izan ginen arren, Euskal Herri osotik etorri ziren kolaboratzaileak. Urtebete luzea izan da, eta AUZOLAN hitza esanguraz bete izan da, lan boluntarioa eginez, garaiko altruismoaz, antzinako joera mantenduz, dirua eskasa zenean,  lehenengo denboretan bezala egiten zen moduan, uholdeak eraman zuen zubia edo gaizki zegoen iturri hori konpondu behar zenean.

 

Gure ikastolen proiektu kooperatiboa sendotzeko balio izan du abagune horrek. Gure XXX. artisau azokan, guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu, joan den urriaren 16an egindako AUZOLAN itzel horretan parte hartzeagatik, benetan gure bihotzetan betiko geratu baita. Eskerrik asko auzolan-kide guztioi.


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>