KARTEL LEHIAKETA XXX. Artisautza azoka Viana Hiria 2017

Erentzun Fundazioak IX. kartel lehiaketaren deialdia zabaldu du, 2017ko apirilaren 9an ospatuko den Viana Hiriko XXX. Artisautza Azoka iragartzeko.

Bi maila egongo dira:

1.- HELDUAK: 14 urtetik gorakoei zuzendua.
Maila honetako irabazleak 2017ko XXX. Artisautza Azokaren berri emango du.
Saria: 200€-ko txartela, Vianako Casa Armendariz jatetxe-sagardotegian gastatzeko.

2.- GAZTETXOAK: 14 urtetik beherakoei zuzendua.
Saria: Urbasa Abentura parkerako lau sarrera.

Bi mailetan derrigorrez agertu beharko den testua hau izango da:

XXX FERIA DE ARTESANIA CIUDAD DE VIANA
XXX. VIANA HIRIA ARTISAUTZA AZOKA

Bi mailetan, kartelen tamaina, derrigorrez, 420 mm x 297 mm (A3) izango da, eta gainazal sendo baten gainean aurkeztu beharko dira.

Kartelak aurkezteko epea 2017ko otsailaren 17an bukatuko da, arratsaldeko 13:00etan.

Lehiaketaren oinarriak Erentzun Fundazioko Idazkaritzan daude interesatuen eskura: Kueto bidea 7, Viana, (Telefonoak: 948446265 – 662544916).

2017ko Kartel lehiaketa oinarriak


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>