Jai zoriontsuak opa dizkiegu vianar guztiei! Gora madalenako jaiak!

Bederatzigarrenez, Erentzun fundazioa festen egitarauan agertzen da gure patroiaren festak zoriontzeko vianatar guztiei, baita bisitariei ere. Aldi berean, gure iazko jarduera laburtu nahi dugu.

Aurten, gure dantza taldeak urte bereziki intentsu bat izan du: Itziarreko Andutz dantza taldearekin batera hasi ginen, zeinek Gastronomia astean bueltatu zigun bisita, maiatzean. Olentzero egunean, Eguberri bezperan; Artisau azokan eta dantza egunean ere aritu da. Gure hiritik kanpo Itziarrera joan ginen, maiatzaren lehenengo egunetan, baita Lantziegora ere. Han Arabar Errioxako kultur astean parte hartu zuen. Berriro ere, ekainean, Andoainera joan ginen Haurren euskal jaialdian parte hartzera. Udazkenean gure Debako lagunei harrera egingo diegu.

Uda amaitua, beti bezala, autobus bat prestatu genuen Elizondoko Nafarroa Oinezera joateko. Gabonetan, Mari Domingi eta Olentzero ospatu genuen. Halaber otsailean, Agate Deunaren ohiko kopla-kalejiraz gozatu genuen.

Neguko azken egunak XXIX. Artisau azokarekin batera joan ziren. Bertan Aurelio Gonzalezek egindako herriko eraikineko maketen bilduma xarmanta egon zen ikusgarri, baita orain arte ospatutako Nafarroa Oinez guztien logoen kartelak ere. Larunbatean, eguraldiak ez gintuen lagundu, baina hala ere, herri merienda egin genuen, eta “Urbasa abenturak” jarduera berriak ekarri zitzaizkigun haurrentzat, tamalez euriak ilundu zituen. Dena den, azokako igandean, Koso plazak dantza jaialdiaz berriro distira egin zuen, sagardo ona, ardoa eta txistorra lagunduta. Aldi berean, 65 artisau postuk kolorez eta zaporez bete zuten kale Nagusia. Ultreya elkarteak 50. urteurrena ospatu du aurten, eta bere jardunbide osoagatik, “Erentzungo kortak” saria merezi izan du.
DSCF4266p
Uztailaren lehenengo egunetan, ingelesezko eta euskarazko haurrentzako ludotekak izan ditugu. Eta errobotikarena berriz egin dugu, iaz oso harrera ona izan zuelako. Beste alde batetik, gure instalakuntzan egun batzuk pasatzera etorri den beste ikastola bateko talde bati agur egin diogu. Aurten ere, festetan parte hartuko dugu Serapio Urran kokatutako txosnarekin. Gure terrazan, bokata goxo-goxoak afaldu ahalko dituzue. Diru-sarrera guztiak Fundazioaren instalakuntzak hobetzeko erabiliko dira. Zuen zain egongo gara!


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>