Ba dator 29. Artisautza azoka.

Urte hau berezia izanen da: Nafarroako ikastolek antolatzen duten Oinez jai ibiltaria berriz Vianara etorriko da. Lehendabizikoz, bi ikastolak izanen dute, aldi berean, antolakuntzaren ardura: Lodosako Ibaialde eta Vianako Erantzun. Urrian euskaltzaleek gure harresidun hiria berriro inbadituko dute, egun batean. Bianarrek hiriko ateak beti izaten ditugu irekiak, eta ohi bezala, aparteko anfitrioiak izanen gara. Jadanik dena ematen ari gara egun hori prestatzen, dena perfektu atera dadin. Lodosako auzotarrek, beraien aldetik, urtean zehar antolatuko dituzten ekitaldi guztietan parte hartzeko gonbit egiten digute.

Besta horrek beste gertakari batekin eginen du: Ultreyak mende erdia beteko du. Berrogei urte pasa izan dira, gazte talde batek peña horri abia eman zionetik. Denboraren poderioz, elkarte handi bat bilakatu da Ultreya-Berri. Urte anitzean, Vianako kirol eta dibertimenduzko motorra izan da Ultreya: pilota txapelketak, futbitokoak, dantzak, lehenengo Olentzeroren ateraldiak, mendizaletasuna, uda-pasak, hitzaldiak, kontzertuak, erakusketak, gau-eskola, zinema… Baina horren guztiaren gainetik goraipatu nahi dugu beti adierazi duela euskararekiko sentsibilitate berezia. Urte zail haietan, bere izenari berri izenondoa gehitzea erabaki zuenean, zalantzarik gabeko gure hizkuntzarekiko konpromisoa hartzen hasten zen. Eta argi eta garbi konpromisoa mantendu egin du soberan. Gainera, Erentzun ikastolak behar izan duen bakoitzean, bere baldintzarik gabeko sostengua aurkitu du.

Horregatik guztiagatik eskerrak eman nahi dizkiogu, baita zorionak erran ere, bihotz-bihotzez, Erentzunen zati garen denen izenean.
Zorionak Ultreya-Berri, urte anitzean!


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>