‘Hartu, tenka, tira’ lelopean ospatuko da 2016ko Nafarroa Oinez Viana eta Lodosan

Euskara bultzatzea du helburu. Hala adierazi dute gaur datorren urteko Nafarroa Oinez-en aurkezpenean Nafarroako Ikastolen Elkarteak, eta leloak ere hori adierazten du: Hartu, tenka, tira! 2016ko urriaren 16an egingo da Vianan Nafarroa Oinez. Jaia antolatzen duen ikastola ez da soilik Erentzun izango, ordea, lehen aldiz bi ikastolen artean egingo baitute; Erentzun-ekin batera Lodosa eta Sartagudako Ibaialde ikastolak ere antolatuko du.

LogoOinez
Urte honetan egingo diren ekitaldia gehienak Lodosan egingo dira, eta euskara bultzatzea eta Erentzun eta Ibaialde ikastolen hezkuntza proiektuak zabaltzea izango dute xede. Datorren urteko jaian bilduko den dirua bi ikastolak eraikitzeko hartu zen zorra ordaintzeko bideratuko da, aurrera begira eskaintza garatu eta handitzeko.

Erentzun ikastola 1978an sortu zen, eta gaur egun 13 irakasle eta Viana eta inguruetako ehun ikasle baino gehiago ditu. Lau hilabeteetatik hasi eta Lehen Hezkuntza amaitu arte hartzen ditu haurrak. Ibaialde, berriz, 2001ean sortu zen, Muskaria eta Deikaztelu ikastolek bat eginda. Bi urteetatik Lehen Hezkuntza amaitu arte hartzen ditu haurrak, eta zortzi irakasle eta 60 ikasle baino gehiago ditu, Lodosa, Sartaguda, Andosilla, Mendabia eta inguruetakoak.

PresentaciónOinez16

Antolatzaileek gaurko aurkezpenean azaldu dute leloa sokatira hasi aurreko hitzetatik hartu dutela, eta horrekin Oinez-en proiektuari elkarrekin heltzeko ekintzara deitu nahi dutela, “guztiok euskara bultzatzeko”. Ikurra ere soka bat da, eta horrek ere elkarlana eta borondate desberdinen arteko batasuna irudikatu nahi du.

Gaurko aurkezpenean, aurtengo jaiaren balantzea ere egin dute Ikastolen Elkartekoek. Esan dute arrakastatsua izan zela, baina izan zen sexu erasoak zikindu zuela arrakasta hori. Antolatzaileek nabarmendu dute erreakzioa berehalakoa izan zela. Baztanen bildutako diruarekin ikastolako leihoak isolatzeko lanei ekingo diete, beste lan batzuen artean.


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>