Dantzari eguna, Vianan

DSCF0105

Berriro Vianan jaso genituen Itziarko dantzariak. Oraingoan, Udalak antolatutako gastronomia astean izan da. Jarduera hori programari gehitu diogu , larunbateko goizean.

DSCF9944

11:30 eta abiatu ginen kalejiran, Koso plazatik Oroz plazaraino. Han plantxan egindako txistorra eta saltxitxoia jan genuen. Gure gonbidatuek hemengo jakia dastatzeaz gain Vianako eta inguruko herrietako erraldoiak ezagutu zuten. Izan Ere,  San Frantzisko kontu lokalean zain ziren, igandean kalean zehar irten baino lehen.

Indarra hartu ondoren, berriro atera genuen, trikitixa lagunduta, Tidón eta Navarro Villoslada kaletik, Foru enparantzaraino. Han 13:30etan dantza jaialdia hasi zen.

Aurreko urteetan baino publiko gehiagorekin, talde desberdinek parte hartu du zuten, lau urteko txikiak zein DBHko ikasleak. Laurogei haur baino gehiagok haien trebezia erakutsi dute dantzan. Dantza batzuetan parte hartu zuten bai Erentzungo dantzariek bai Andutzekoek. Musikaz eta dantzaz bete izan zuten enparantza.

5. eta 6. mailako neskek oraingoan bai egin zuten ondo Zinta-dantza, ez udako Artisautza azokan bezala: dantza osoa amaitu eta zinta korapilatsua primeran askatu zuten. Gozamen aurpegiak begi-bistan zeuden.

Ondoren anaitasun-bazkariaz gozatu genuen, Jubilatuen egoitzan, besteak beste txahal-masailak gozo-gozoak ziren.

Bazkaria amaituta Debako gure adiskideei agur esan genien, hori bai, gure bisita adostu ondoren, 2016ko maiatzerako. Hurrengora arte!


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>