Jai zoriontsuak!

Zortzigarren urtez, Erentzun fundazioak jaiez baliatu nahi du bianarrak eta bisitariak agurtzeko, baita iazko jardueren berri emateko ere.
Gigantes

Udazkenean ohiko mendirako txangoak egin genituen, eta Gabonetan Mari Domingi eta Olentzero egunak ospatu genuen. Abenduaren 24an Olentzeriko atera genuen berriro, haurrek eramana. Gabon kantak abestera atera genuen lau haizetara, trikitixaren musikak lagunduta. Otsailean, Ageda deunaren egunean,

Otsailean, Agate deunaren egunean, ohiko kopletako kalejira ospatu genuen. Taberna batzuetan, jabeek haurrentzako litxarreriak, edariak  eta pintxoak eman ziguten, gure kantuak eskertzeko.

Udaberrian, Artisautza azokak XXVIII edizioa egin zuen. Aurten mapei buruzko hitzaldiarekin hasi zen, eta aste osoan gai horri buruzko erakusketa batekin jarraitu zuen: ia-ia mila bisita jaso zuen. Larunbatean, herri aska ostean, “Urbasa Abentura” hainbat joko ekarri zuen: harresian rapela, arku-jaurtiketa, eski erraldoiak, “slackline” eta abar. Haur bianarrek primeran pasatu zuten, haientzat joko berriak zirelako. Coso plazan, berriro izan genuen dantza jaialdia, eguzkiak lagunduta, sagardoa, ardoa eta txistorra dastatzen. “Erentzun kortak” saria Mª Luz Abalosi egokitu zitzaion, ikastolaren hastapenean suspertu eta lan egiteagatik.

Maiatzean, urteko bisita egin genuen Itziarrera, gure dantzariekin batera. Haurrentzako euskara eta ingeleseko ludotekak amaitu berri ditugu, uztailaren lehenengo hamabostaldian. Aurten, berritasun gisa, errobotikako ludoteka hasi dugu. Bi haur taldek errobotak eta beraiek maneiatzeko programak egin dute. Arrakastatsua izan da: dibertigarri-dibertigarria eta hezigarria.

Berriki frontoirako sarbideen egokitzea amaitu da, beraz datorren ikasturtea osoa erabiltzeko aukera izango dugu

Jaietan, Serapio Urra kalean kokatzen ohi dugun txosna topagunea izango da, gure terrazan bokatak informalki afaltzeko. Diru sarrerak fundazioaren instalakuntzak hobetzeko erabiltzen jarraituko dugu . Zuen zain izango gara!

Jai zoriontsuak opa dizkiegu bianar guztiei!

GORA MADALENAKO JAIAK!


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>