2014ko Olentzero txikia

Nochebuena13 99

“Gabon-gaua” deitzen dugun kalejira berriro ospatuko dugu, era xume batean, berriro.

Aurten ere, trikititxak lagunduta aterako gara, 24ko iluntzean, gabon-kantak abestera. Ekitaldi honen berreskuratzean, gure inguruko herri batzuetan egiten den moduan, Olentzero irudikatzen duen panpina aterako dugu, iaz bezala. Hala ere, haurrek eramanda izatea nahi dugu hemen, eta, horrexegatik Olentzeriko deitzen diogu. Panpin txikia da, gure txikiei egokitua, haiek beraiek eraman dezaten.

Bideari argia ematekotan, argiontziak eramango ditugu, hezur-haragizko Olentzero etortzen denean erabiltzen ditugunak.

Erentzun Fundazioak kalejira horretan parte hartzera animatzen zaituzte, baita baserritar-jantziez etortzera ere, helduak zein txikiak. Eta ez ahaztu estarria afinatzea!

18:00etan abiatuko gara, Oroz plazatik (Bolera tabernaren ondotik)


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>