Monjardinera igoera. Oinez Gailurra

Nafarroa Oinez 2014 dela eta, Zangozako ikastola hainbat jarduera antolatzen ari da. Horien artean Oinez Gailurra proiektua dago. Egitasmo horrek Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen babesa du.

LeonDormidoIkasLH1 0890Oinez Gailurra proiektuaren lehenengo edizio honen heburu nagusia mendizaletasuna eta euskara ustartzea da, lehenengoa gure kulturarekin oso lotuta dagoelako, eta, bigarrena, gure hizkuntza delako. Ekintza honen bidez suspertu nahi dugu gure inguruaren ezagutza eta gozatzea suspertu nahi dute, baita kiroltasuna, ingurumenaren zainketa eta euskara ere.

LeonDormidoIkasLH1 1490

Erentzun fundazioak Monjardin mendirako igoera proposatzen dizu, irailaren hurrengo 28an; horrela gailur hori babestuko dugu. Oinez Gailurraren banderatxoa eramango dugu, eta familia argazkia egingo dugu.

Beste alde batetik, Oinez Gaillurraren web gunea bisitatzera animatzen zaituztegu. Euskara gailurrera eraman duten guztien argazki asko agertzen dira han.

IBILBIDEA

Villamayor de Monjardínetik abiatzen da ibilbidea. Ez du desnibel handirik (200 m), eta oso egokia da txikiekin joateko (40 minutu). Mendiak 890 m-ko altuera du. Igotzean Lokiz mendazerraren eta Jurramendiren ikuspegiez gozatzeko aukera izango dugu. Ibilbidea pista batetik doa. Amaieran gotorlekua dago.

Argazkiak eta ibilbidea

Irteera: 10:00 Hoyotik, auto partikularretan. Iristen ordu eta erdi ematen da.

Janaria: Etxetik eraman daiteke janaria, eta han bertan geratu edo etxera itzuli.

Adina: Adin guztientzat da. Ume-aulkitxoekin ere joan daiteke.

Herrian frontoi bat dago. Erraketak eta palak eraman ditzakezue.


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>