“Andutz” dantza taldea, Vianan.

Larunbatean, maiatzaren 24an, orain dela 2 aste beraien herrira egindako bisita bueltatu zigun Itziarko “Andutz” dantza-taldeak.Vianako Foru enparantzan egin zen euskal dantzen jaialdian parte hartu zuten.

Harrera eta Cosotik plazarainoko karrika-dantza egin ondoren, txistorra eta saltxitxoia plantxan dastatu genuen, baita haurrentzako Arluy gailetak ere.

Ordubetez indarra behin hartuta, gure “Erentzun” eta “Andutz” dantza taldeek, aldizka, ikasturtean zehar prestatutako dantzak eskaini zizkiguten. Dantza batzuk elkarrekin egin zuten, plaza dantzariz eta kolorez betetzen.

Dantzak amaitu eta bermuta hartu ondoren, San Pedroko aretora joan ginen bazkaltzera. Han adiskidetasun-bazkari gozo-gozo eta oparoaz disfrutatu genuen.

Datorren urtean, urteak betetzen ari den emanaldi honetan ikusi nahi zaituztegu, pixkanaka-pixkanaka, udaberriko jarduera finko bihur dadin.


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>