Azokaren kartelen lehiaketaren sari banaketa

Ostiralean, 2014ko apirilaren 4an, 20:00etan, “XXVII. Vianako artisautza azoka” kartel lehiaketaren sarien banaketa ospatu zen, “La Soledad” kultur etxean. Ehun lagun baino gehiago bertaratu ziren.

Aldi berean, Erentzun ikastolaren 35 urteko historiari buruzko dokumentu eta argazkien erakusketari hasieran eman zitzaion.

Irina

Irina Fernandezek Armendariz sagardotegiaren 200 €-ko balea jasotzen du, Gregorio Galilearen eskutik.

GorettiT
Goretti Tudelillak Senda Vivarako lau sarrera jasotzen ditu, Jokin Villanuevaren eskutik
????????
Argazkian: Fernando Angulo, kultur zinegotzia; Kakel Arandia eta Turi Gonzalez, zinegotziak; Irina eta Goretti, saridunak; Iñigo Duque, Erentzun ikastolako presidentea; Gregorio Galilea, alkatea; eta Jokin Villanueva, Arabar Errioxako kuadrillako presidentea.

Iñigo Duquek, Erentzun fundazioaren presidenteak, ekitaldia aurkeztu, eta ongietorria egin zuen. Lehiakideen parte-hartzea eskertu zuen, baita, erakusketa prestatzeko, gurasoek eta irakasleek egindako lana ere.

Jarraian, Fultxo Crespo, erakusketaren komisarioa, hasi zen hitzetan. Erakusketa antolatzeko eman diren urratsak azaldu zituen: bilketa, prestaketa eta argazkien, bideoen eta prentsa-artikuluen muntaia. Haren esanetan, ikasle ohiak erakartzeko asmoz, dokumenturik zaharrenetan zentratu ziren, non ikasleak agertzen diren, urte asko gutxiagorekin.

Beranduago, kartel irabazlearen egileari, Irina Fernandezi, saria eman zion Vianako alkateak. Halaber, Jokin Villanuevak Goretti Tudelillari zegokion saria eman zion, haur kategoriakoa.

Ikastolari, 35 urte betetzeagatik, eta antolakuntzari, egindako lanagatik, esker onak eman zizkion alkate jaunak. Aukeraz baliatu zen ikastolaren hastapeneko pasadizoa kontatzeko: herriko enpresako gidari gisa lan egiten zuenean, Lizarrara hainbat bidaia egin zituen, txosna kamioian ekartzeko, dirua jasotzeko erabiltzen zena, orduko ikastola hasiberrirako.

Erentzun fundaziotik, irakasle, guraso, agintari eta parte-hartzaileen kolaborazioa eskertu nahi dugu, baita lehiaketak eta erakusketaren inaugurazioak izan duten arrakasta ere. Inork gal ez dezala espero dugu!.


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>