2014ko Artisautzako Egitaraua

Cartel 2014Klikatu hemen EGITARAUA 2014 hartzeko

Vianar eta bisitari guztiak agurtu nahi ditugu aurtengo Artisautza Azokaren XXVII. edizioan, 35 urte baino gutxiago dauzkatenek, jadanik Erentzun Ikatola “betidanik” ezagutzen dutelako. Denok dakizue azoka Ikastolaren eskutik jaio zela; ba aurten Erentzunek 35 urte betetzen ditu.

70. hamarkadaren bukaeran “ikastolara” joaten hasi ziren haurrak hazi dira, garai hartan haurtzaindegi modukoa zen, gaur egungo gurasoak bilakatzen ari direlarik.

Baina Ikastola ere hazi egin da, eta asko, hiru hamarka eta erdi hauetan: Haurtzaindegi soil bat izatetik Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza izatera pasatuz. Oroz enparantzako lokaletatik eta Hoyoko oilotegitik Kuetoko eraikuntza berrira mugitu zen, 92ko Nafarroa Oineza eta gero altxatutako eraikuntzara. 2006an lortutako legalizazioarekin, azkenean!, ikastolak hazten jarraitu zuen eta vianarrok 2007ko Oinezaren ospakizunarekin apostu handia egin genuen, ikastolak anpliazoa behar zuen eta Haur Eskola berri bat.

Gure ikasle ohien arten asko dira unibertsitateko ikasketak burutu dituztenak eta gaur egun, gure inguruan nahiz atzerrian lan egiten dute. Hauetako batzuk ere geletara itzuli dira, baina oraingoan irakasle gisa!

EgitarauaEuskera

Apirilak 4, ostirala
20:00etan Kultur Etxean
“Erentzun Ikastola 35 urte” erakusketaren inaugurazioa eta Viana Hiriko Artisautza Azokako VI. kartel lehiaketaren sari banaketa.
Jarraian gosegarria, etxeko mokaua.
 
Apirilak 5, larunbata 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:30etara
Apirilak 6, igandea 12:00etatik 14:00etara
Erakusketa Kultur Etxean
“Erentzun Ikastola 35 urte”.
 
Apirilak 11, ostirala
10:00etatik aurrera Foru Enparantzan ikasleen topaketa “EKA eguna” ospatzeko.
 
18:30etatik 20:30etara
Erakusketa Kultur Etxean
“Erentzun Ikastola 35 urte”.
 
20:30ean Ikasle ohien topaketa Kultur Etxean. Jarraian afari herrikoia eta Kometa taldearen kontzertua Disco-Pub Rutasen.
 
Apirilak 12, larunbata
Erakusketa Kultur Etxean
“Erentzun Ikastola 35 urte”
Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara
                 eta 18:30etatik 20:30etara.
 
17:30ean Foru Enparantzan
Askari herrikoia haur guztientzat.
 
18:00etan Foru Enparantzan
Gorriti eta bere animaliak.
 
Apirilak 13, igandea
10:00etan Azokaren hasiera
11:15ean Foru Enparantzan
“Viana Hiria” XXVII. Artisautza Azokaren inaugurazio ekitaldia agintari eta antolatzaileen eskutik..
“Erentzungo Eskortak” sariaren banaketa.
 
12:30ean Coso Enparantzan
“Erentzun Dantza Taldea”-ren emanaldia.
 
Goiz osoan zehar Kultur Etxean
Erakusketa
“Erentzun Ikastola 35 urte”.
 
Goiz osoan zehar Foru Enparantzan
Vianako Erentzun Ikastolako hezkuntza proiektuaren informazio postua.
Tiketak uzteko gutunontzia, artisauen hiru produktu-sortako zozketarako.
 
 
Goiz osoan zehar Coso Enparantzan
Txistorra pintxoak, sagardoa eta ardoa Artisautza Azokako Txoznan
Umeentzat tailerrak: eskulanak, buztinlari tornua, malabarrak eta “Urbasa Abentura”-ko tirolina.
 
Mintegiko kimu batetik bonsai bateko eraketako erakustaldi praktikoa, “Asociación Bonsairioja”-ren eskutik.
 
SERSOLAR enpresaren eskutik bizikleta elektrikoak probatzeko eta buelta bat emateko eta eguzki energiarekin dabiltzan ekipo ezberdinak ikusteko aukera izango duzu.
 
Artisauak
60 artisau baino gehiago, Viana, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Errioxa, Aragoi,…
Tradiziozko lanbideak: otarregile, beira, harria, egur tailua, bitxigintza, zeramika…
 
Eskuz egindako elikadura produktuak
Hainbat postu elikagai goxoekin: gazta, eztia, patea, hestebeteak, txokolatea, euskal pastela, mermelada, kontserbak…
 
Musika animazioa eta emanaldiak
Vianako dultzaina eta danbor eskola
Vianako Gazte –Berri Txaranga
Amorebietako Zanpantzarrak
Txakosu txalaparta taldea
 
15:00etan Herri bazkaria.
Erentzun Ikastolan apuntatu.


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>