XXVII. Artisautza azokarako artisau hautatuak

Hirurogei eta hamar artisau hautatuak izan dira jadanik, “Viana Hiria” XXVII. Artisautza azokan parte hartzeko. Haien artean ondoko eskulanak edo jarduerak aurkituko ditugu, baita elikagaiak ere:

Eztia, banbu, imitaziozko bitxiak, euskal panpinak, poltsak, zorroak, buruhandiak, harlantzea, panpinen etxeak, saskigintza, osagarri pertsonalak, larruzko lanak, feltroa, cupkakes, teila apainduak, txerrikizko artisau-hestebeteak, zezina, mota desberdineko gaztak, fardelejoak, forjatzea, fruta karamelizatu deshidratatuak, kakorratz-lanak, joskintza, artisau-xaboia, egurrezko jostailuak, kilikiak, lekaleak, olibondo-egurrezko tailak, marmeladak, altzairuen zaharberritzea, artisau-pastak, gozogintza, arbendolazko teilak, euskal pastela, pateak, frontoi-pilotak, margoak, grabatuak, makramea, beiragintza, buztingintza, aloe vera, mineralak, ezpelezko instrumentuak, zahagiak, artisau-karameluak, zeramika, arrain-kontserbak, hareazko koadroak, uhalgilea, barazkiak, libreta artistikoak, txotxongiloak, upel-altzariak, panpinak, ogia, erroskillak, lezka-aulkiak, bonsaiak, elastiko brodatuak…

Gainera, haurrentzako tirolinadun tailerrak, irudiak egiteko buztinlari-tornua, malabarismoa, irakurtzeko puntua, bonsai-kimaketa, txotxongiloak. Bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango duzu, baita buelta bat eman ere, eta hainbat eguzki-energiazko ekipo ikusgai egongo dira.
Artisauak eta parte-hartzaileak Nafarroa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Huesca, Zaragoza, Guadalajara, Palentzia, Asturias, Kantabria eta Burgostik etorriko dira.

Ondokoek festa animatuko dute: Amorebietako zanpantzarrak, Vianako gaita eta danbor eskola, Gazte-berri txaranga eta “Ohiana triki sound band” trikitixa taldea. Gainera Erentzun euskal dantza taldearen emanaldiaz gozatuko gara. Egarri ez izateko, azokaren txosnan, kupeletik ateratako 2013ko sagardoa edateko aukera izango dugu, baita Errioxa eta Nafarroako hainbat ardo, ohiko txistor-pintxoa laguntzeko.


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>