“XXVII. Artisautza azoka” kartel-lehiaketa

Erentzun Fundazioak 2014ko apirilaren 13an ospatuko den Viana Hiriko XXVII. Artisautza azokarako VI. kartel lehiaketaren deialdia zabaldu du.
Bi maila egongo dira:
1.- HELDUAK: 14 urtetik gorako pertsonentzat zuzendua.
Maila honen irabazlearen kartela izango da 2014ko XXVII. Artisautza azokaren berri emango duena.
Kartel honen egilea Vianako Casa Armendariz Sagardotegian 200€ko afari batekin saritua izango da.
2.- GAZTETXOAK: 14 urte baino gutxiagokoentzat zuzendua.
Irabazlea Senda Viva parkerako lau sarrerekin saritua izango da.

Bi mailetan, ondoko testuak nahitaez agertu beharko du:
XXVII FERIA DE ARTESANIA CIUDAD DE VIANA
VIANA HIRIA XXVII. ARTISAUTZA AZOKA

Kartelen aurkezpenerako tamaina derrigorrez, gazteen kasuan 210mm x
297mm-koa, (A4), izan beharko da, eta helduen kasuan 420mm x 297mm, (A3),
gainazal sendo baten gainean aurkeztu beharko da.

Kartelak aurkezteko epea 2014ko otsailaren 21ean bukatuko da, arratsaldeko 13:00etan.

Lehiaketaren oinarriak lotura honetan sakatuz aurkituko dituzue:

KARTEL LEHIAKETAREN OINARRIAK_2014


Idatzi iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>