KARTEL LEHIAKETA XXXIII. Artisautza azoka Viana Hiria 2020
Erentzun Fundazioak XII. kartel lehiaketaren deialdia zabaldu du, 2020ko apirilaren 5an ospatuko den Viana Hiriko XXXIII. Artisautza Azoka iragartzeko.
Bi maila egongo dira:
1.- HELDUAK: 14 urtetik gorakoei zuzendua.
Maila honetako argazki irabazleak 2020ko XXXIII. Artisautza Azokaren kartela egiteko erabiliko da.
Saria: 200€-ko txartela, Vianako Casa Armendariz jatetxe-sagardotegian gastatzeko.
2.- GAZTETXOAK: 14 urtetik beherakoei zuzendua.
Saria: aisialdirako “Las Cañas” parkera sarrera batzuk.
Hau izango da ager daitekeen aukerazko testua:
XXXIII FERIA DE ARTESANIA CIUDAD DE VIANA
XXXIII. VIANA HIRIA ARTISAUTZA AZOKA
Bi mailetan, lanen tamaina, derrigorrez, 420 mm x 297 mm (A3) izango da, eta gainazal sendo baten gainean aurkeztu beharko dira.
Kartelak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 21an bukatuko da, arratsaldeko 13:00etan.
Lehiaketaren oinarriak Erentzun Fundazioko Idazkaritzan daude interesatuen eskura: Kueto bidea 7, Viana, (Tf.: 948446265 – 662544916) eta www.erentzunfundazioa.org