Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu

Erentzun Fundazioak, berriro ere, Caja Navarran Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu programan proiektua aurkeztu du. CAN-eko bezeroa bazara, gure proiektua aukeratu dezakezu, “Gizarte ekitaldien aretoa eta kultura sustatzeko lokala egokitzea”, (Proiektuaren zenbakia: 16049).
Honako modu hauetara egin ahal duzu hautaketa:
* Clavenet-en, Nafarroako Kutxako banka elektronikoan.
* Sakelako telefonotik, SMS bidez mezua bidali behar duzu 215101 zenbakira. Hain zuzen, TETD (tartea), NANa letrarekin (tartea), 16049 (tartea) eta 100% idatzi behar duzu.
* Kutxazain automatikoetan.
* Bulegoetan, CANeko kudeatzaile pertsonalak lagunduta.
* Pertsonalki; izan ere, Proiektuaren Gidaliburuaren alboan bezero guztien eskura jartzen den inprimakia bete ahal duzu. Inprimakia Erentzun Ikastolan jaso dezakezue.