Egitaraua
Uztailaren 20an, larunbata.
18:00etan
Zaharren egoitzako parkean, haurren buruhandi eta erraldoien topaketa.
18:00etatik 19:00etara.
Topaketa eta dantza. Gure ikusleak irrikitan egongo diren aitatxi-amatxik eta berraitatxi-berramatxik izango dira. Ez diezaiegun huts egin.
19:30etan
Erentzun Fundazioaren Txosnan, freskagarria hartuko dugu.
Jarraian, kalejira Serapio Urran.
21:00etan
Txosnako terrazan, bokatak.
Uztailaren 23an, asteartea
10:00 etan.
Foru enparantzan, kalejira udal kalejirarekin batera.
Neska-mutil txarangaren atzetik joango dira beraien erraldoi eta buruhandiekin.
10:30etan
Txokolatada.
Oharrak
- Uztailaren 20an, musika megafoniaz izango da.
- Freskagarriak eta bokatak norberaren kontura izango dira.
- Vianako eta inguruko neska-mutil guztiak gonbidatuak zarete, zuen erraldoi eta buruhandiekin parte hartzera.
- Gomendagarriena da erraldoi bakoitzeko bi neska-mutil joatea, txandak egiteko.